ZURE EROSKETEKIN TOKIKO MERKATARITZA BABESTEN DUZU

Pribatutasuna

ARDURADUNA – Nora da datuen tratamenduaren arduraduna?
Nortasuna: BLOKAL VIG SL Helbide soziala: Goiru kalea 1, Polo Garaia, A eraikina (behea), 20500 Arrasate. IFK B01696707 Telefono zenbakia: 678039493 Helbide elektronikoa: KAIXO@BLOKAL.ES Harremanetarako: GIULIA COSSU Domeinuaren izena: https://blokal.es/

HELBURUAK – Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datuak?
Datuak Babesteko 2016/679 Europako Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu emandako datuak honako hauetarako erabiliko ditugula:

– Plataformaren bidez egiten duzun zerbitzu kontratazioa kudeatzeko, bai eta dagokion fakturazio eta entrega lanetarako ere.

– Aldizka, BLOKAL VIG SLk garatutako jarduerei lotutako zerbitzuei, gertaerei eta berriei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko, edozein bide erabilita (telefonoa, posta arrunta edo posta elektronikoa), kontrakoa adierazten ez bada edo erabiltzaileak baimena emateari uko egiten ez badio behintzat.

– Kontratatutako zerbitzuen sektorearekin eta azken erabiltzaileentzako balio erantsiarekin lotutako informazio komertziala edota sustapenekoa igortzeko, kontrakoa adierazten ez bada edo erabiltzaileak baimena emateari uko egiten ez badio behintzat.

-Legez ezarritako betebeharrak betetzeko eta kontratuko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, iruzurraren prebentzioa barne.

Datuak erakunde eta agintariei lagatzeko, betiere legezko eta erregelamenduzko xedapenen arabera eskatzen badituzte.

DATUEN KATEGORIAK – Zer datu tratatzen ditugu?
Lehen aipatutako helburuak kontuan hartuta, BLOKAL VIG SL enpresan honako datu kategoria hauek kudeatzen ditugu:

Identifikazio datuak: Komunikazio elektronikoen metadatuak. Informazio komertzialeko datuak. Erabiltzaileak hirugarrenen datuak ematen baditu, haien baimena duela adieraziko du, eta klausula honetan jasotako informazioa helarazteko konpromisoa hartzen du. Horrenbestez, BLOKAL VIG SLk ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Nolanahi ere den, BLOKAL VIG SLk gertakari hori egiaztatzeko egiaztapenak egin ahal izango ditu, eta, horretarako, datuak babesteko araudiaren arabera behar den arretazko neurriak hartuko ditu.

LEGITIMAZIOA – Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Gure lanbide jarduerarekin zerikusia duten zerbitzu, ekitaldi eta albisteei buruzko aldizkako buletinak (newslettering) bidaltzeko helburua duten datuen tratamendua interesdunaren baimenean oinarritzen da. Baimen hori berariaz eskatzen da tratamendu horiek egiteko, indarrean dagoen araudiaren arabera. Gainera, eskaintzekin edo kolaborazioekin lotutako datuak tratatzeko legitimazioa bere datuak bidaltzen dituen erabiltzailearen baimenean oinarritzen da. Baimen hori edozein unetan ken daiteke, baina horrek eragina izan dezake hainbat alderditan, eta komunikazioak arina izateari utz diezaioke eta prozesuak oztopa daitezke. Azkenik, datuok erabili ahal izango dira BLOKAL VIG SLri aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko.

DATUAK KONTSERBATZEKO EPEA – Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
BLOKAL VIG SLk erabiltzaileen datu pertsonalak gorde egingo ditu, jaso ziren helburuak betetzeko behar den denboran, eta, betiere, emandako baimenak ezeztatzen ez diren bitartean. Gerora, beharrezkoa izanez gero, informazioa blokeatuta edukiko du legez ezarritako epeetan.

HARTZAILEAK – Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
LOKAL VIG SLn zerbitzuak ematen dituzten hornitzaileek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datuak, hala nola ostatu zerbitzuek, marketin tresnek eta eduki sistemek edo beste profesional batzuek, komunikazio hori arauz beharrezkoa denean, edo kontratatutako zerbitzuak gauzatzeko bada. BLOKAL VIG SLk dagozkion tratamendu enkarguko kontratuak sinatu ditu berari zerbitzuak ematen dizkion hornitzaile bakoitzarekin, hornitzaile horiek zure datuak indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera tratatuko dituztela bermatzeko. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei ere laga ahal izango zaizkie datuok, legezko betebeharren bat dagoen kasuetan. Bai eta banku eta finantza entitateei ere, zerbitzuak kobratzeko. Eta, azkenik, jarduera sektoreetan eskumena duten administrazio publikoei, indarrean dagoen araudiak hala ezartzen duenean.

INFORMAZIOREN SEGURTASUNA segurtasuna – Zer segurtasun neurri hartzen ditugu zure datuak zaintzeko?
Pribatutasun politika honetan islatutako datu tipologiak babesteko, horiek galdu, manipulatu, hedatu edo ez aldatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurri teknikoak hartuko ditugu. Erabiltzailearen gailuaren eta BLOKAL VIG SLren zerbitzarien arteko komunikazioak enkriptatzea. BLOKAL VIG SLren zerbitzarietan bertan informazioa enkriptatzea. Hirugarrenak erabiltzailearen datuetara sar daitezen galaraziko duten beste neurri batzuk. BLOKAL VIG SLk Europar Batasunetik kanpo dauden plataformaren mantentze lanetarako zerbitzu emaileak baditu, nazioarteko transferentzia horiek erregularizatuta egon beharko dute, BLOKAL VIG SLk erabiltzaileen datu pertsonalen babesarekin, osotasunarekin eta segurtasunarekin duen konpromisoaren arabera.

ESKUBIDEAK – Datuak ematen dizkiguzunean, zer eskubide dituzu, eta nola erabil ditzakezu?
Eskubidea duzu BLOKAL VIG SLn zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko. Era berean, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko. Egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, zure datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu. BLOKAL VIG SLk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak badaude edo erreklamazio posibleak egikaritu edo defendatu behar badira. Era berean, datuak eramangarriak izateko eskubidea erabil dezakezu, bai eta emandako baimenak edozein unetan kentzeko ere, baina horrek ez du eraginik izango datuak kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Zure edozein eskubide baliatu nahi baduzu, idatzi KAIXO@BLOKAL.ES helbidera. Azkenik, jakinarazi nahi dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezula, baita zure datu pertsonalen tratamendutik eratorritako edozein erreklamazio egiteko eskumena duten gainerako erakunde publikoetara ere. Pribatutasun politika aldatzea BLOKAL VIG SLk edozein unetan aldatu ahal izango du pribatutasun politika hau, eta bertsioak web atarian argitaratuko dira.

Nolanahi ere den, BLOKAL VIG SLk politika honetan erabiltzaileei eragiten dieten aldaketen berri emango du aldez aurretik, aldaketa horiek onar ditzaten.

Pribatutasun Politika hau 2018/12/27an eguneratu zen. BLOKAL VIG SL (Espainia). Eskubide guztiak erreserbatuta.

Nahi izanez gero, gure cookien politika ere kontsulta dezakezu.