Erosteko, itzultzeko eta bidaltzeko prozesua

ESKARIAK:
Produktuak bezeroaren eskura jarriko dira Plataforman, bezeroari produktuaren funtsezko ezaugarrien eta prezioaren berri ematen dion deskribapenarekin. Adierazitako deskribapena eta prezioa saltokiek eurek erabakitakoak izango dira.

EROSKETA PROZESUA
1. Bezeroak erosi nahi dituen produktuak aukeratu eta erosketa saskira gehitu beharko ditu, dagokion ikonoaren gainean klik eginda.
2. Erosketa saskian, hautatutako gaiaren edo gaien unitateak gehitu ahal izango ditu.
3. Datu pertsonalak sartu aurretik, datu pertsonalei buruzko klausula eta salmenta baldintzak irakurri eta onartu beharko ditu, horretarako ezarritako laukitxo bat markatuta.
4. Ondoren, datu pertsonalak eskatuko zaizkio, eta gure datu basean gordeko dira, eskaera prozesatu ahal izateko, eta erosketa errazago entregatzeko. Datu pertsonal zehatz-zehatzak eman beharko ditu, erositako gaiak bidaltzean nahaste edo gorabeherarik egon ez dadin.
5. Kreditu edo zordunketa txartelarekin edo paypalekin egindako ordainketetarako, kargua online egingo da; hau da, denbora errealean, dagokion finantza erakundearen ordainketa pasabidearen bidez, betiere, jakinarazitako datuak zuzenak direla egiaztatu ondoren. Transakzioa baieztatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaio (aurretik bezeroak adierazitako helbidera), erosketa baieztatzeko. Eskaera zenbakia eta deskribapena gehituko da, erosketa zuzen egin dela bermatzeko. Mezu hori ez jasotzearen arrazoia izan daiteke, batetik, sareko komunikazioek arazo iragankorren bat edukitzea, edo, bestetik, jakinarazitako helbide elektronikoan idazketa akatsen bat egotea. Bi kasuetan, komenigarria da bezeroa gurekin harremanetan jartzea, info@blokal.es helbidera idatzita.

ORDAINKETAK.
Bezeroak BloKalen bidez eskaera berresten duen unean ordaindu beharko du. Saltokiak konpromisoa hartzen du Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta produktuen prezioan aplikatu beharreko gainerako zergak sartzeko, eta fakturan banakatuta zehazteko produktuen prezioa, gastu gehigarriak eta eskariari aplikatu beharreko deskontuak. Saltokiaren tokiko txanponarekin ordaindu beharko da, BloKalek aukeran jarritako ordainbideen bitartez. BloKalek ez dio bezeroari inola ere kobratuko eskaera egin aurretik argitaratu ez den zenbateko gehigarririk.

ITZULKETAK
Saltokiak kontratuan atzera egiteko eskubidea eman beharko dio kontsumitzaileari, eta azken horrek 14 egun naturaleko epea izango du erosketak itzultzeko.
Atzera egiteko epea 14 egun naturaleko epean amaituko da, kontsumitzaileak edo berak adierazitako hirugarren batek, garraiolaria ez denak, ondasuna jaso zuen egunetik zenbatzen hasita.
Bere eskubidea erabiltzeko, bezeroak zuzenean jarri beharko du harremanetan produktua erosi zuen saltokiarekin, bere erabakiaren berri eman beharko dio, eta ordainagiria edo faktura aurkeztu. Saltokiak atzera botatako produktua itzultzeko prozedurari buruzko informazioa emango dio bezeroari.
Edozein itzulketa ordaintzeko, erosteko unean ordaintzeko erabilitako metodo bera erabiliko da, gehienez 14 egun naturaleko epean, arestian adierazitako moduan jakinarazten den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Itzulitako salgaiaren zenbatekoa eta hasierako bidalketa gastuak ordainduko dira.

Atzera egiteko eskubidea egikaritzen denean, itzulketagatiko garraio kostuak bezeroak hartu beharko ditu bere gain, salbu eta saltokiak kontrakoa adierazten badu.
Bezeroak jaso zituen baldintza berberetan itzultzen diren produktuak baino ez ditu onartuko saltokiak. Saltokiak ez du onartuko dagoeneko erabili diren edo kalteren bat duten produktuak itzultzea.
Saltokiak ez ditu onartuko bezeroarentzat pertsonalizatutako produktuak edo itzultzeko modukoak ez direnak, osasuna edo higienea zaintzeko arrazoiak direla tarteko.
Saltokiak ez du onartuko produktu galkorrak, higienearen arlokoak eta azkar honda edo iraungi daitezkeenak itzultzea.
Saltokiak ez du onartuko zerbitzu baten balioa itzultzea, ez behin guztiz exekutatu denean, ezta bezeroaren berariazko baimenarekin exekuzioa hasita dagoenean ere, jakin badakienean, gainera, behin saltokiak kontratua osorik exekutatzen duenean atzera egiteko eskubidea galduko duela.
Saltokiak ez du onartuko saltokiek kontrolatu ezin dituzten eta atzera egiteko aldian gerta daitezkeen finantza merkatuko gorabeheren araberako prezioa duten ondasunak itzultzea edo zerbitzuak ematea.
Saltokiak ez du onartuko entregatu ondoren eta haien izaera kontuan hartuta beste ondasun batzuekin modu banaezinean nahastu diren ondasunak itzultzea.
Saltokiak ez du onartuko salmenta kontratua egiteko unean adostutako prezioa duten eta 30 egun baino lehen entregatu ezin diren edari alkoholdunak itzultzea, horien benetako balioa merkatariek kontrolatu ezin dituzten merkatu gorabeheren araberakoa bada.
Saltokiak ez du onartuko egunkariak, aldizkako argitalpenak edo aldizkariak itzultzea, argitalpen horiek hornitzeko harpidetza kontratuak izan ezik.

BERMEAK, SALMENTA OSTEKO ZERBITZUA ETA ERANTZUKIZUNA
Saltokia arduratzen da egiten duen produktu bakoitzaren salmentaz eta produktu horien gaineko legezko gutxieneko bermeak eskaintzeaz, eta, hala badagokio, salmenta osteko zerbitzua eskaintzeaz, kontsumitzaile eta erabiltzaileei aplikatu beharreko araudiaren arabera.

Bidalketa Modalitateak eta Epeak.
Dendan Jasotzea:
– 13: 00ak baino lehen kudeatutako eskaera guztiak arratsalde horretan bertan jaso ahal izango dira dendan.
– 13: 00etatik aurrera kudeatutako eskaerak dendan jaso ahal izango dira hurrengo goizetik aurrera.
– Saltoki bakoitzaren ordutegiaren arabera.

Banaketa Lokala, Étikoa eta Gertukoa Arrasaten eta Aretxabaletan:
– 15: 00ak baino lehen kudeatutako eskaera guztiak egun horretako 18: 00etatik 20: 30era bitartean jaso ahal izango dira.
– 15: 00etatik aurrera izapidetutako eskaera guztiak hurrengo eguneko 18: 00etatik 20: 30era bitartean jaso ahal izango dira.
– Tokiko banaketa-ordutegia zabaltzen joango gara.

Banaketa Etikoa eta Gertukoa:
– Herrian bertan tokiko banaketa 4,65 €BEZ barne
– Herrien arteko tokiko banaketa 7,20 €BEZ barne.

Laster, nazio-mailan elikadurakoak ez diren bidalketak jaso ahal izango dira.