ZURE EROSKETEKIN TOKIKO MERKATARITZA BABESTEN DUZU

Iratxoak, anillak eta txanponak
Olgeta

38,30

ERREFERENTZIA

OHA093

DESKRIBAPENA

Pilatu, eraiki, kendu, ipini, estali, bistaratu, eraldatu… material sinple honek jolaserako hamaika aukera eskaintzen ditu.

Koloreen eta objektuen errepikapenak pentsamendu logikoa garatzen laguntzen du, sailkapenak, multzokatzeak eta seriazioak egitearen bidez.

Kolore bakoitzeko 6 anillekin iratxoa guztiz tapatu daitezke eta txanponak iratxoaren azpian ipini ezkero, gorago egongo da. Guztiz edo erdizka estali daitezke iratxoak, berriro agertuarazi, ezkutatu, etab.

Bestelako altxor zatiekin uztartu daitekeen jostailua da hau. Babesleku izan daitekeen pinaburua, manta izan daitekeen erregalu paperaren zatia etab.

Erabili genitzake jolasa aberasteko.Material hau oso egokia da ipuinak edo istorioak kontatzeko eta lehenengo ariketa matematikoak egiteko.

Edukia: 6 iratxo, 36 anilla, 18 txanpon eta garraiorako poltsa.

18 hilabetetik aurrerakoentzat.

Vendido por : olgeta Categories: , , , ,

You may also like…

Related products