ZURE EROSKETEKIN TOKIKO MERKATARITZA BABESTEN DUZU

Gipuzkoako denden tokiko marketplace-a

Blog-Blokal , , , ,

marketplace-local

B-Lokal Gipuzkoako merkataritzaren tokiko marketplacea da, Gipuzkoako tokiko saltoki guztien online denda.

Aldaketa sozialak bizi ditugu, pandemia-egoerak bizkortuta. Horrela, online merkatua esponentzialki hazi da azken hilabeteetan, lehendik zegoen joera sendotuz. Salmenta-kanalak ugaritu egiten dira eta ohiturak aldatu. Online salmentak etengabe hazten ari dira, eta tokiko merkataritza ezin da errealitate horri bizkarra emanda bizi.

Errealitate berri horren aurrean, B-Lokal irtenbide erraza eta iraunkorra da tokiko merkataritzarentzat. B-Lokalek dendari txikiari digitalizazioa eskaintzen dio, denda fisikoaren osagarri bat eskainiz, honek bere jarduera nagusian zentratzen jarraitzen duen bitartean. Irtenbide erraza da, merkatariarentzat buruhausterik gabea.

B-Lokalek, batez ere, lau alderditan laguntzen dio Gipuzkoako merkataritzari:

  • Ikusgarritasuna: kontsumitzailea erakartzen eta fidelizatzen dugu, online eta offline edukiak sortuz, baita sare sozialetan ere
  • Denda beti zabalik, online salmentarako kanal berriari esker.
  • Laguntza: aukeratu saldu nahi dituzun produktuak, eta B-Lokal arduratuko da gainerako guztiaz (argazkiak, deskribapenak, sustapena, etab.).
  • Produktua etxean entregatzea: azkar eta modu jasangarrian entregatzea bizikleta elektrikoekin (etrikeak) Arrasate, Aretxabaleta eta Eibarren. Herri horietatik kanpo, operadore logistikoen bidezko etxez etxeko bidalketak.

 

B-Lokal Debagoienan dago, Arrasateko eta Aretxabaletako 19 establezimenduk Gipuzkoako tokiko marketplacean konfiantza jarri baitute eta Eibarren, 26 dendarekin, erosieibarren plataformaren bidez. Produktuen aniztasuna da B-Lokalen beste ezaugarrietako bat. Elikagai, moda, jostailu, etxetresna elektriko, optika, ile-apaindegi, estetika, osasun eta prebentzioko, haurrentzako edo dekorazioko produktuak ditugu, besteak beste.

Salmenta-kanal berria

Marketplazeetan erosteko ohitura gero eta handiagoa da, abantailak eskaintzen baitizkie saltzaileari eta erosleari. Saltzaileak bere negozioan salmenta-kanal berri bat sartuko du, bere eskaintzari bisibilitate gehiago emateko eta kontsumitzaileari, batez ere, erosotasuna ematen dio. Gainera, merkatariarentzat ez da negozio-eredua aldatzen, B-Lokal ia denaz arduratzen baita.

E-commerce plataforma handiez gain, online merkatuan lekua dago tokiko merkataritzarentzat ere. Bakarka zailagoa izan daiteke, baina jasangarritasun- eta hurbiltasun-balioak partekatzen dituen plataforma komunitario batean bilduta, tokiko digitalizazioa irtenbide bat izan daiteke. Horrela, tokiko merkataritzak ez ditu galtzen online merkataritzak ematen dizkion aukerak, eta garai berrien erritmora egokitzen da.