ZURE EROSKETEKIN TOKIKO MERKATARITZA BABESTEN DUZU

Jolasa Covid garaian

Jolasa Covid garaian

Blog-Blokal , , ,

Egokitu zaigun sasoia ez da goxoa. Dagoeneko urtebete pasa da etxeratzeko agindua ezarri zutenetik, eta badirudi urtea luze joan dela. Edo hori da behintzat, nire sentsazioa. Etxealdia, neurri murriztaileak, itxiera perimetralak, konfinamenduak, lagun arte murriztuak… zoritxarrez hitz eta neurri hauek gure egunerokoaren parte bilakatu dira. Hala ere, bada kontu bat prozesu guzti honetan gurekin izan duguna presente: pertsonaren jarrera ludikoa edota jolasteko beharra.

 

Jolasa jarduera unibertsala da eta pertsonak, historian zehar betidanik izan du jolasteko beharra. Plazer eta gozamen den heinean, jolasa oso lagungarria zaigu eguneroko errutinatik ihes egin eta gure egunerokotasunarekin hausteko. Horretaz gain, jolasak aukera eskaintzen digu bat-batekotasunean aritzeko, eginaz ikasteko, hanka sartzeekin esperimentatzeko, emozioak ezagutu eta identifikatzeko, besteekin beste era batera harremantzeko eta batez ere gozateko.

Jolasa, ezinbesteko ekintza eta eskubidea

Jolasa jarduera existentziala da, bizitza ikusteko eta bizitzari aurre egiteko modua eta baita gu geu garen moduan adieraztekoa ere. Jolasa gainera, jarduera izatez gain, haurren kasuan, eskubidea ere bada eta hala dago onartuta Nazio Batuen Asanbladak 1989ko azaroan onartu zuen Haurren eskubideei buruzko konbentzioan.

Etxean egon behar izan dugun sasoian zenbait familia, bikote, norbanako zein lagun talderentzat jolasa, arnasgunea izan da. Zalantzarik gabe. Jolasa norbere ongizatea zaindu eta ingurukoekin harreman osasuntsuak eraiki eta hauek mantentzeko bitarteko garrantzitsua izan da urtebete honetan.

Horren ondorio izan da, gure dendan bereziki eskulan eta mahai jolasen eskaerak izan duen gorakada. Orain artean batez ere, haurrentzako jolaserako material bila gerturatzen zen bezeroa. Baina azken urte honetan helduentzako mahai jolasen eskaerak gorakada izan duela ukaezina da. Izan lagunarterako, izan bikoterako edota izan familiarako. Arnasgune horri heldu diote askok eta askok. Eta gu, pozik. Pozik jende askok berriro ere jolasarekin konektatu edota jolasteko tartea berreskuratu duelako bizitza zoro eta bizkor honetan. Eta pozik, jolasari esker jendeak bere egunerokotasuna hobeto eroaten duela ikusirik.

Eta zeintzuk izan dira urtebeteko sasoi arraro honetan arrakasta edota harrera onena izan dituzten mahai jolasak? Hona hemen adinaren arabera edota jokalari kopuruaren araberako mahai jolas arrakastatsuenak izan direnak:

Mahai jolasik arrakastatsuenak

Eta zeintzuk izan dira urtebeteko sasoi arraro honetan arrakasta edota harrera onena izan dituzten mahai jolasak? Hona hemen adinaren arabera edota jokalari kopuruaren araberako mahai jolas arrakastatsuenak izan direnak:

Haurren artean:

Nagusien artean:

 

Hauek dira batzuk, baina ez denak. Eta lehen esan bezala, jarrera ludiko edota jolaserako nahiari eustea da bizitza osasuntsua aurrera eroateko tresnarik onenetako bat. Horretarako mahai jolasak lagungarriak izan zaizkigu eta izango zaizkigu. Baina batez ere, jolaserako denbora, espazioa eta jolaserako lagunak bilatzea da jolasaren arrakastarako gakoa. Ez utzi inoiz, jolas egiteari!

Itsaso Pagoaga Zaloña (Olgeta denda)